Abian dira 'Kartzela kalera! Emakumea eta Kartzela' jardunaldiak

uriola.eus 2016ko ots. 5a, 09:04

Gaur hasi dira GITE-IPES elkarteak antolatutako 'Kartzela kalera! Emakumea eta Kartzela' jardunaldiak. Arrakasta handia izan dute, antolatzaileek iragarritako plaza kopurua bete egin baitzen orain dela astebete. Horren ondorioz, antolatzaileek pantailak kokatuko dituzte Bilboko zenbait puntuetan streaming-ean hitzaldietaz disfrutatu ahal izateko. Besteak beste, Angela Davis eta Jihaf Abdulmumit aktibistek hartuko dute parte. 

GITE-IPES (Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea) izan dira jardunaldi hauen antolatzaileak. Lanerako eta eztabaidarako ildo bati ekinez, kartzela erakunde gisa aldarrikatu dute. Euren hitzetan, jardunaldien xedea "hausnarketa eragitea da, pentsamolde enpatiko batetik abiatuta, gaur egungo espetxe-sistemari alternatibak bilatzea, alegia, bestelako justizia-moldeak proposatzea, eraginkorragoak, solidarioagoak eta itxaropentsuagoak." 

Hiru egunetako egitarauean, hitzaldien artean Black Panthers-etako Jihad Abdulmumit eta Angela Davis aktibistak izango dira solasean. Angela 'Prison Activist Resource Center' erakundearen Aholkularitza Batzordeko kidea izateaz gain, espetxeen aurkako mugimendu feministaren figura eraginkorrenetakoa da, kartzelen abolizioaren defendatzaile sutsua, eta ondo baino hobeto ezagutzen du Ameriketako Estatu Batuetan, Holandan eta Kuban espetxeratutako emakumeen errealitatea. 

Inskripzioen betetzearen ondorioz, antolatzaileek streaming-ean jarraitzeko aukera egongo dela iragarri dute. Beste alde batetik, Errondako Zirika guneak eta Bilbo Zaharreko Ziburu tabernak pantailak jarriko dituzte nahi duenak hitzaldiak ikus dezan. Azkenik, igandean Guggenheimen Angela Davisek egingo duen hitzaldia ere pantaila erraldoi baten bidez jarraitzeko aukera egongo da. 

Egitaraua

OTSAILAK 5, OSTIRALA - Bilboko Bidebarrieta liburutegian

- 10:00-11:30 Cesar Manzanos. Kontrol penalaren soziologian espezialitatedun doktorea

'Kartzela: Emakumeen aurkako indarkeria instituzionala'

Rafael Sainz de las Rozas. Zigor-Zuzenbideko irakaslea, EHUn eta Kartzeleratutako Pertsonen Saileko arduraduna. 

'Euskal Herriko espetxeetako errealitatea: egungo egoera eta etorkizuneko erronkak'

- 12:00-13:30 Estibaliz de Miguel. Soziologiako doktorea, hezitzailea eta langile soziala Sin Rejas Emakumeen eta espetxeen gaineko Ikerketako sareko koordinatzailea

'Emakume gartzeleretuak. Begirada feminista'

 Leire Martinez. Politologoa. Preso politiko ohia.

'Euskal emakume preso politikoen egoera bistaratzen'

- 13:30-14:00 Klownklusioak

- 16:00-17:30 Nazioarteko esperientziak:

Jihaf Abdulmumit. Panther Partyko kide ohia eta preso politiko ohia.

'Estatu Batuetan Black Liberation mugimenduko historia eta presoen borrokak'

Paulette D'Anteuil. National Jericho Movement presoen sustengu eta defentsarako elkarteko koordinatzailea.

'AEBtako presondegiak, nazioarteko elkartasuna.

- 18:00-19:00 Angela Davis

OTSAILAK 6, LARUNBATA - Donostiako Iratzar aretoan

Angela Davis: 'Herri, klase eta feminista izaeradun borrokaren ikuspegia gaur egun'

OTSAILAK 7, IGANDEA - Guggenheim-en

- 13:00 Angela Davis solasean