Torre Urizar etxaldearen ondoan izango da elkartasun merkatua 11:00etaik 15:00etara. Eguraldi txarra egonez gero, eskola barruan izango da. Tomas Camacho eskolako psikomotrizitate-gela egokitzeko lanak egiteko materialak (pinturak, oihalak…) eta gelan erabiltzeko elementuak (goma-aparrezko blokeak, koltxonetak, arrapalak…) erosteko izango da lortutako dirua.
Antolatzaileak auzokoak, Tomas Camacho eskolako hezkuntza-komunitatea, Osakidetza eta auzo-elkartea izan dira.
Joan zen abenduan hasi zen Tomas Camacho eskola eta auzoko komunitatearen arteko harremanak indartzeko dinamika. Proiektuaren azken helburua bizikidetzaren alde egitea da, herritarren partaidetza ere sustatuz; eta, zehatzago, eskolako psikomotrizitate-gela komunitateak parte hartuz eraberritzea. Horrela, ikasleen garapenenari ere lagunduko zaio. Ildo horretatik, Torre Urizarren zenbait ekimen burutu dira. Merkatua egin aurretik, aste bian materialen bilketa izan da.
Horiek behin sailkatu eta beharrezko hautaketa eginez gero, merkatuan jarriko dira salgai.
Materialen bilketan auzokoek, auzoko elkarteek, zerbitzu publikoek eta pribatuek lagundu dute.
Proiektuaren beste jarduerekin gertatzen den bezala, komunitateko agenteak inplikatzea eta parte-hartzea bilatu gura izan da, kulturen arteko harremanak sustatzeko eta auzokoen eta eskolaren
Kulturarteko Komunitateko Esku-hartze Proiektuaren (ICI) barruan dago ekimena. Auzo horietan gauzatu da La Caixaren Gizarte Ekintzari, Bilboko Udalari eta Gazteleku entitateari esker, Irala eta Ametzola auzoetan bizikidetzaren eta gizarte-kohesioaren alde egiteko.