Klima aldaketari erantzun kolektiboa

uriola.eus 2016ko ots. 18a, 08:37

'Oligopoly off' dokumentaleko irudi bat

BilbaoArtek bihar emango dio amaiera klima aldaketaren eraginez Lur planetan sortzen ari diren ondorioen inguruko dokumental-zikloari. Emanaldiak otsailaren 8an hasi ziren eta bihar bukatuko dira zazpigarren dokumentalarekin. Proiekzioa 19:00etan hasiko dira.

Bihar bukatuko da BilbaoArtek antolatutako dokumentalen zikloa. Helburu nagusia klima aldaketak dakartzan efektuen berri ematea da, buruak astindu eta kontzientzia piztuz. Lurrak pairatzen dituen eraginak azaldu dira dokumental zikloan, ekosistema natural eta sozialetan agertzen diren eraginak erakutsiz. Antolatzaileek adierazi dutenez, "klima aldaketa arazo kolektiboa den heinean, erantzunak ere kolektiboak izan behar dira".   

Argudio hauen bidez, erabilgarriak diren tresnak eskaini nahi izan dituzte, eztabaidara eramanez Lurra aldatuko duen arazo latza. 

Proiekzio guztiak Urazurrutia kalean kokatutako BilbaoArte eraikinean izan dira. Bihar, otsailaren 19an izango du amaiera zikloak, zikloaren zazpigarren dokumentala eskainiz ikusleari. Emanaldia 19:00etan hasiko da. 

Egitaraua

Otsailak 19, ostirala

THIS CHANGES EVERYTHING (2015)

Errealizazioa: Avi Lewis & Naomi Klein
Dokumental kanadiarra
89 minutu

 

Informazio gehiago: bilbaoarte.org