Kale itxierak eta ur mozketa iragarri dituzte biharko

uriola.eus 2016ko ots. 8a, 10:25

Udalak jakinarazi duenez, bihar, otsailak 9, asteartea, kalea itxi eta aparkalekuak kenduko dira Bilboko hainbat kaleetan. Era berean, ura ere moztuko dute.

Hornidura-sareko hodiak ipintzeko, Araba, Aurelio Arteta margolariaren eta Bailen kaleak itxi eta aparkalekuak kenduko dituzte biharko egunean. Oinezkoentzat bidea libre izango da etengabe, eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz. 

Bestalde, bihar ere, ur mozketak egongo dira 16:00etatik 19:00etara bitartean. Mozketa hau, Errioxa, Larrakotorre, Kanariak Uharteen, Asturias eta Oñatiko Unibertsitatearen kaleetan izango da. Ur-hartune bi konpontzeko kenduko da ura. Baita Errioxa kaleko 1. zenbakian eta Galizia kaleko 3. zenbakian.