Ekitaldiz bete du 7 Katuk otsaileko egutegia

uriola.eus 2016ko ots. 8a, 10:45

Urteurrenaren harira, 7 Katu gaztetxean lanari ekin diote. Azken asteotan gelditu gabe ibili dira eta inguruko jendeak emandako laguntza eta elkarlanari esker, urteurrena "amestu baino hobeto" atera zaie. 

Otsaila hasi da eta hilabete berriari ekiteko eta gaztetxearen ardatza gogotsu bultzatzeko -gazteen formakuntza eta kultura alternatiboa-, II. Aste Politiko-Kulturala antolatu dute 7 Katuko gazteek. 

Larunbat honetan bertan, otsailak 13, 21:00etan, Iheskide eta Atxurre taldeak entzun eta ikusteko aukera dago. Sarrera 3 eurokoa izango da.

Otsailaren 15etik 18ra, Igor Meltxor (Pepe Rei elkartea), Andeka Larrea (filosofoa eta idazlea), Lorenzo Vicario (EHUko irakaslea) eta Iñaki Uriarteren (arkitektoa) eskutik, besteak beste, hitzaldiz beteko dute gazteek agenda. Hitzaldiak arratsaldeko 18:30ean hasiko dira.

 

Hona hemen egitaraua: 

- Astelehena, 15: 'Gestión a la Vasca', Igor Meltxor (Pepe Rei elkartea)

- Asteartea, 16: 'Gentrifikazioa', Andeka Larrea (filosofoa eta idazlea), Lorenzo Vicario (EHUko irakaslea) eta Iñaki Uriarte (arkitektoa).

- Asteazkena, 17: 'Kartzelak, intstituzio zapaltzaileak' 

- Osteguna, 18: 'Ipar Euskal Herriaz solasean: Hizkuntza eta egia soziopolitikoa'. Ondoren Patxadaz taldearen kontzertua.

Inforamzio gehiago nahi izanez gero, bisitatu www.7katugaztetxea.com webgunea.