Adikzioen arloa zabaldu eta ludopatia txertatuko dute Drogamenpekotasunei buruzko V. Udal Planean

uriola.eus 2016ko ots. 8a, 07:06

Argazkia: Flickr, @JosuéGoge

Bilboko Drogamenpekotasunen Aholku Kontseiluak oinarriak jarri ditu Drogamenpekotasunei buruzko V. Udal plana egiteko. Plan berria idazteko oinarri izango den txostena onartu da; horretarako, Aholku Kontseiluak zenbait arlotako 26 adituren laguntza izan du.

Txosten horren bidez Kontseiluari proposatu zaizkion lanerako gaiak dira Udalak Plan berrian landu beharko direnak, adibidez, adikzioen eremua zabaltzea eta substantziarik gabeko adikzioak (ludopatia) sartzea edo beste arlo batzuetan sakontzen jarraitzea, esaterako adingabeko ahulekin edo/eta droga testuinguru ludikoetan kontsumitzen dituzten gazteekin.

Ildo horretan, Yolanda Diez Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak adierazi du “arreta arlo horretan jartzeak ez du esan nahi arlo tradizionalak baztertu egingo direnik. Horrela, bada, prebentzio unibertsala ikastetxeetan, familiekin eta eragile komunitarioekin izango da Plan berrian ere ardatz nagusietako bat”.

Bilboko Drogamenpekotasunei buruzko V. Udal Plana egiteko kontuan hartuko dira lan‑talde horien ekarpenak eta familiekin eta eragile komunitarioekin egiten diren prebentzio unibertsaleko jarduera “tradizionaletatik” datozen ekarpenak. Ekarpenak jaso ondoren, Osasun eta Kontsumo Sailak beste udal sail batzuei bidaliko dizkie: Gazteria, Udaltzaingoa, Berdintasuna, eta abar; eta horiekin batera, beharrizanei erantzuna emateko jarduerak diseinatuko ditu, horiek baitira V. Plana osagaiak.

  

Zeharkako lana

Bilboko Drogamenpekotasunei buruzko V. Udal Plana egiteko kontuan hartuko dira lan‑talde horien ekarpenak eta familiekin eta eragile komunitarioekin egiten diren prebentzio unibertsaleko jarduera “tradizionaletatik” datozen ekarpenak. Ekarpenak jaso ondoren, Osasun eta Kontsumo Sailak beste udal sail batzuei bidaliko dizkie: Gazteria, Udaltzaingoa, Berdintasuna, eta abar; eta horiekin batera, beharrizanei erantzuna emateko jarduerak diseinatuko ditu, horiek baitira V. Plana osagaiak.

 

Bilboko Drogamenpekotasunei buruzko V. Udal Planerako ekarpenak

- Substantziarik gabeko adikzioen atalean: esku hartzeko zenbait proposamen zehaztu dira, esaterako nerabeek eta gazteek jokoa modu problematikoan erabiltzeari buruzko lehentasunezko lerro berri bat definitzea, edo ildo horretako prebentzio unibertsala, selektiboa eta egokia egiteko jarduketak zirriborratzea. Atal hau lehenengoz agertuko da Udal Plan batean.

- Drogak modu problematikoan kontsumitzen dituzten nerabe ahulen inguruan: taldeak Udala ohartarazi du, planaren dinamizatzaileak izango baitira, ikuspegi positiboagoa garatu behar dela talde horren inguruan, eta arreta zailtasunetan jarri beharrean, haien potentzialtasunak eta aukerak nabarmendu behar direla adierazi du.

- Azkenik, drogak testuinguru ludikoetan kontsumitzen dituzten gazteen inguruan, eta azkar aldatzen den arlo batean sortzaile izan behar dela eta arlo horri erakunde batetik aurre egitea zaila dela kontuan hartuta, kontu hauetan proposatutako irizpideak nabarmendu behar dira: lonjak eta gaueko lokalak; teknologia berriek gazteengana hurbiltzeko eskaintzen dituzten aukerak, informazio pertsonalizatua ematen duten puntuen optimizazioa; eta lanaren potentzialtasunak gizarte bitartekarien bidez.

 

Drogamenpekotasunen Aholku Kontseilua

Bilboko Udalaren organo aholku-emailea da Drogamenpekotasunen Aholku Kontseilua eta bertan daude arlo horretako erakundeak eta elkarteak.

Drogamenpekotasunei buruzko V. Udal Planaren oinarriak egiteaz gain, Aholku Kontseilua IV. Planaren ebaluazioa egiten ari da, eta gero emango ditu ondorioak.