Alerta horia izango da gaur 90 km/ordutik gorako haize-boladengatik

uriola.eus 2016ko ots. 9a, 08:55

Arrisku egoera, gaur, astearte goizaldeko 03:00ak inguru hasi da eta 18:00ak arte luzatuko da. Leku haizetsuak ez diren tokietan 90 kilometro ordutik gorako haize boladak izan daitezke.

Bilboko Udalak jakinarazi du alerta horiko egoera izango dela, haize boladak direla eta, gaur asteartea, otsailak 9. Hego-mendebaldeko haizeak moderatu izatetik oso bortitzak izatera pasako dira, eta 90 km/ordutik gorakoak izan daitezke leku ez haizetsuetan ere, 18:00etara bitartean.

Aurreikuspen hauen ondorioz, Bilboko Udaleko Segurtasun Sailak honako prebentzio neurriak hartzeko gomendatu die hiritarrei.

 

Prebentzio neurriak

1. Ate-leihoak ixtea eta haizeak eroan eta istripuak eragin ditzaketen tresnak kentzea kanpoaldetik (lorontziak, arropak esekitokietatik eta abar).

2. Kontu handia jartzea kalean jarritako behin-behineko aldamioen azpitik ibiltzean.

3. Merkataritzako lokalek kalean ondo tinkatu barik dituzten olanak, mahaitxoak eta antzekoak kentzea.

4. Aldamio, obretako hesi eta behin-behineko instalazioen arduradunek behar diren segurtasun-neurriak hartuko dituzte instalazio horietan.

5. Errepidean ibiltzea saihestu. Autoa erabili behar izanez gero, kontu handia eduki leku zabaletatik eta zubietatik igarotzean.

6. Erlaitz, horma, zuhaitz eta publizitate paneletatik urrundu eta kontuz ibili eraikitze bidean edo egoera kaxkarrean dauden eraikinen aldamenean.

Oro har, norabait joatekotan, eguraldiaren iragarpena aintzat hartzeko eskatu du Udaleko Segurtasun Sailak, haize-bolada indartsu horiek eragin dezakeen arriskutik babesteko (zuhaitzak jaustea, haizeak eroandako tresnak), eta autoa hartu behar izanez gero, "arreta berezia jartzeko" eskatu du.  

 

Larrialdietarako telefonoak

112 – SOS Deiak

092 – Udaltzaingoa