Unamunoko metroko arrapala mekanikoetan su txikia piztu da

uriola.eus 2016ko ots. 9a, 09:10

Argazkia: @BilbaoBomberos

Sua amatatzeko eta kea garbitzeko lanek iraun bitartean, geltokirako sarbidea itxita egon da. 07:50 inguruan zabaldu dute. 

Gaur goizean, 06:05ean, Unamuno plazako metroko sarbidearen arrapala mekanikoetan piztu da sute txikia hain zuzen ere, Zazpikaleetako metro geltokirako sarbideetako batean. 

Bilboko Suhiltzaileak bertaratu dira sua amatatzen, eta lanok bukatu artean, itxita egon da Unamunoko sarbidea. Garrak itzaltzean eta pilatutako kea garbitzean sarbidea zabaldu dute 07:50 aldera.

Suak kalte txikiak eragin ditu arrapala mekanikoaren zati batean. Ez da inor zauritu.