Tradizioarekin jarraituz eta Garizumari hasiera emateko, gaur, martitzena, otsailak 9, 20.00etan, Aratusteei amaiera emango dien Sardinaren erreketa izango da Arriaga Plazan.
Sardinaren erreketarekin batera ikuskizuna eskainiko du Deabru Beltzak taldeak.
Arratsaldeko 19:30ean, Plaza Barritik irtengo da Sardina Arriaga plazan hasiko den erreketara joateko. Gorpua Plaza Barritik joango da Arriaga Antzokiko plazaraino.
Herritarrak, beltzez eta kandelekin, segizioan joan ahalko dira Zazpi Kaleetatik Arriagaraino.