Azken urteotan, Deloreanek, nazioartean proiektzio handiena lortu duen euskal taldeetakoa da. 2001ean sortu zen Zarautzen. Euren musika, dantza egiteko poparen eta musika elektroikoaren arteko nahasketa horren baitan dabil, eta horrek bost kontinenteetan birak egitera eraman ditu. Horregatik agian, Mikel Laboa bezalako folk euskaldunaren figura handiari omenaldia eskaintzea erabaki zuten. Mikel Laboa artista enblematikoa da, baina, Delorean soinu proposamenetik nahiko urrun dagoen artista da. Hala ere, Delorean, aurreiritzirik ez duen eta eskemak apurtzera ohituta dagoen taldea da.
Gaur, asteazkenean, taldea Arriaga Antzokiaren eszenatokira igoko da arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Bertan, Mikel Laboaren lanez osatutako set lista eskeiniko du; artista garaikide honen lanen berrintrepretazaioa entzuteko aukera paregabea izango da.
2014an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian eman ziren Adarra sarien barruan, Mikel Laboa omentzeko emanaldia prestatzeko proposamena sortu zen. Ekitaldi horretan, Delorean taldeak kontzertu laburra eskaini zuen, eta honetan, Mikel Laboaren estudioko jatorrizko lanetan oinarrituz egindako zenbait nahasketa eskaini zituen. Emanaldi hark, arrakasta handia izan zuen, eta hortaz, errepertorio hori beste leku batzuetan ere eskaintzeko ideia finkatu egin zen, zabalduz eta pieza berriak sartuz. Lan horren aurkezpena Arriaga Antzokian izango da. Taldeak gogor egin du lanaren moldaketa, Laboaren abestiei bere arima gehitzeko.
Sarrerak 12 eta 20 euro artean egongo eta salgai www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan egongo dira.