Inauteriak 2016

Kastaños auzoa asteburu honetan inauteriei ongi etorria emateko prest

bertonaldizkaria 2016ko ots. 9a, 10:46

Salbatzaile Dantza Taldeak dagoneko prest ditu Kastañoseko inauteri festa. Otsailaren 13 eta 14ko asteburuan ospatuko da. Hauen oinarria Mundaka, Oria eta Lantzeko inauteriak izango dira. 

Larunbateko egunari hasiera emango diote 17:30tan, umeentzako jolas eta esku-lanekin, Junior taldearen eskutik. Horren ostean eta egunari amaiera borobila ematearren, Salbatzaile fanfarriarekin erromeriaz disfrutatzeko aukera izango da 19:30ean.

Igandean berriz, eguerdiko 12:00etan hasiko da auzoa mugitzen ingurutik zehar ibiliko den kalejirarekin, eta 13:30ean Funiko Plazan Lantz, Proalp Sprgomdatza eta Mundakako atorrak eta lamien inauteriak ikusteko aukera izango da. 

Aipatutako guztiaz gain, goiz eta arratsaldean zehar, taloak txorizoarekin egongo da.