Uraren hornidura zerbitzua etengo dute bihar zenbait kaletan

uriola.eus 2016ko otsailaren 10a

Udalak ur mozketak iragarri ditu biharko, otsailak 11, osteguna, Alde Zaharrean, Pinudiko Andra Maria etxaldean eta Zabala inguruan. 

Bihar, otsailak 11, 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura moztuko dute Ekain Koben kaleko zenbaki guztietan, Altxerri Kobaren kaleko 3an, Libertate kaleako 2an, Askao kaleko 8an eta Plaza Barriko 7tik 12ra. Udalaren ur-sarean konponketa-lanak egiteko hartuko dute neurria.

Bestalde, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Pinudiko Andra Maria etxaldeko 8 eta 9 zenbakietan. Hemen ere, Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko moztuko da zerbitzua.

Bukatzeko, 16:00etatik 19:00etara ere, ura kenduko dute ere Xenpelar kaleko 2tik 8ra bitarteko zenbaki bikoitietan eta Zabalaren zeharkaleko 2tik 12ra bitarteko zenbaki bikoitietan. Udalaren ur-sarean balbula batzuk baliogabetzeko lanak egiteko kenduko da ur kasu honetan.