Carlos Aurtenetxe poeta Bidebarrietako Kulturgunera hurbilduko da

uriola.eus 2016ko ots. 11a, 07:00

Argazkia: @usoz

Bidebarrieta Kulturguneak Carlos Aurtenetxe poeta gipuzkoarraren bisita jasoko du gaur, hilak 11, bere azken lana aurkezteko; La locura del cielo. Egileaz gain, Jose Fernandez de la Sota eta Juan Manuel Uria idazleek ere hartuko dute parte ekitaldian. 

Azken bi urteetan idatzitako 750 poemaz osatuta dago Carlos Aurtenetxeren azken lana. Poetak La locura del cielo liburuan sartutako berrikuntzetako bat bertsoek aurreko lanekin alderatuz daukaten estilo desberdina da. Lanaren hitzaurrea Antonio Gmoneda poetak idatzi du. 

Carlos Aurtenetxeak (Donostia, 1942) Irun Hiria, Blas Otero edota Alonso de Ercilla bezalako poesia sariak irabazi ditu Palabra perdida eta 2014an argia ikusi zuen Áspera llama lanengatik, besteak beste. Honetaz gain, azpimarragarriak dira hiru euskal eskulturagile handiri eskainitako liburuak: La casa del olvido (Eduardo Chillida), 'Jorge Oteiza, la piedra acontecida eta Acanto ciego (Remigio Mendiburu).

Bidebarrieta Kulturgunearen helburu nagusia "liburua eta literatura garatzea eta sustatzea" den neurrian, Carlos Aurtenetxe poeta ikusi eta entzuteko aukera eskainiko du gaur, hilak 11, arratsaldeko 19:30ean.