Bilbao BBK Live 2016

Lau talde berriren izenak baieztatu ditu BBK Livek

uriola.eus 2016ko ots. 11a, 11:13

Bilbao BBK Live Jaialdiak gero eta ahots eta talde gehiago bilduko ditu. Oraingo honetan, Britainia Handiko Chvrches, Slaves etaInHeaven taldeen eta Estatuko Love of Lesbian taldearen txanda izango da. Lehen aldiz joko dute uztailaren 7an, 8an eta 9an Kobetamendiko jaialdian.

Chvrches talde eskoziarrak 2013an egin zuen debut diskografikoa, eta horri esker, zuzenean iritsi zen urteko diskorik onenen zerrendetara. 2015ean grabatutako 'Every Eye Opener' azken lanarekin, Chvrches bandak behin eta berriz eskegi du "sarrerak agortuta” kartela Europako eta Estatu Batuetako kontzertuetan.

Love of Lesbian indie estiloaren erreferentzia bihurtu da Estatuan. Zuzeneko jostagarriengatik eta umorez eta sentsibilitatez betetako kantuengatik dira ezagunak. Gainera, talde katalana 'El Poeta Halley' izeneko zortzigarren diskoa kaleratzear dago.

Slaves punk bikote britainiarra 'Are You Satisfied?' (2015) azken diskoarekin iritsiko da Kobetamendira. Diskoa salgai jarri eta astebetean Erresuma Batuan gehien saldutako albumen zerrendako 8. postuan kokatu zen. Lan hori izan zen 2015ean Mercury Price sari ospetsurako izendapena jasotzeko arrazoia.

Amaitzeko, InHeaven Londreseko banda egongo da, 'Bitter Town' izeneko azken EPan aurki daitezkeen ditugun dream-punk, pop doinuak, gitarrak eta bateriak nahastuz.