Proposamen berriak Bilborock aretoko erabilera eta jarduerarako

uriola.eus 2016ko ots. 11a, 14:16

Argazkia: @Bilborockbilbao

#BilborockLab Bilboko Udalak abian jarri duen ekimena da. Helburu nagusia Bilborock aretoko erabilerarako eta jarduerarako proposamen berriak egitea da, gazteen parte-hartzea sustatuz. Gogoeta landu eta alderatzeko jardunaldiak datorren larunbatean izango dira. 

#BilborockLab prozesua 2015eko abenduan hasi zen. Gazteria Sailak 18 eta 35 urte bitarteko gazte, ekimen eta proiektu ezberdinak biltzeari ekin zion; guztira, 150 baino gehiago. Guztiek jaso dute parte hartzeko eta Bilborock aretorako erabilerari eta jarduerari buruzko proposamenak egiteko gonbidapena.

Zelakoa izango litzateke zuretzat etorkizuneko Bilborock aretoa? galderari 30 pertsonak baino gehiagok erantzun diote Bilborockeko sare sozialetan argitaratu diren oharren eta bideoen bitartez.

Saioak aretoko historia eta nortasuna aztertzea izango du abiapuntu. Pertsona talde batek modu berritzailean erantzungo die Bilborock aretoko desafioei. Bilboko gazteek saio horretan botako dituzten ideiak eta proposamenak #BilborockLab prozesuan bildutakoekin batuko ditu Gazteria Sailak, eta 2017-2019 epealdian abian jarriko direnak jakinaraziko dizkie parte-hartzaileei.

 

facebook.com/Bilborock