Tailerra Burtsako Udaltegian emango da gaur, otsailak 23, asteartea, arratsaldeko 17:00etatik 19:30era, eta beharrezkoa da aurretik izena eman izana.
Fernando Cuadrado Plumaretak, Planificación y procesos de regiduría escénica en espectáculos y eventos izeneko liburuaren egileak, emango du tailerra. Honek, batez ere, profesionalek aurrean duten lan-merkatuaren egoeran zentratuko da.
Jardueran 25 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena info@atae.org helbidearen bitartez eman ahal izan da. Prezioa 18 eurokoa da; hala ere, ATAEko bazkideek 9 euro ordaindu beharko dituzte, eta Bilbaoeszenako erabiltzaileek 12.
Tailertxoaren amaieran, 19:45etik aurrera, eta leku berean, Fernando Cuadradoren Planificación y procesos de regiduría escénica en espectáculos y eventos liburuaren aurkezpena egingo da.
Azken ekitaldi honetarako sarrera guztiz librea izango da, aretoko leku guztiak bete arte.