Bi erakundeek garraiobide jasangarrien erabilera sustatzeko apustu bateratua egin dute ibilgailu elektrikoek argindarra bermatu dezaten jarritako karga egiteko azpiegiturak jartzeko hitzarmena sinatuz.
Sinadua ekitaldian, Alfonso Gil alkateordea eta Mugikortasunaren Politiken, Etxebizitzaren eta Garapen Osasungarriaren koordinatzaileak eta Pilar Urritikoetxea Energiaren Euskal Erakundearen kontseilari eta zuzendari nagusiak adierazi zuten udaberrian ibilgailu elektrikoak azkar kargatzeko puntua instalatuta egongo dela aipatu zuten. Horietan, bateria 20 minutu inguruan kargatuko da, eta puntu berria edo elektrolinerra Begoñako taxien geralekuaren ondoan ezarriko da. Hau Bizkaian jartzen den bigarrena izango da; lehena Bibao Exhibition Centerren alboko gasolindegiaren ondoan baitago.
Gaur egun, Bilbon karga egiteko 16 puntu publiko daude; Azkuna Zentroa (6), Zabalburu (3), Zabalgunea (3) eta Miguel de Unamuno ikastetxearen ondoan (4) eta guzti hauetan prozesua sei orduz luzatzen da.