Otxarkoaga (otsailak 13 larunbata)
All-Compas taldeak zumba ikastaro dibertigarria eskainiko du gorputza berotzeko 17:30ean.
Auzotarrak Ugarte plazan elkartzean, 18:15ean, hasiko da desfilea. Amaieran, ohi bezala, sariak banatuko dituzte.
Sari banaketa egin ostean, 19:00etan hasiko da plazan berberna Gramola bikotearekin.
Kastaños (otsailak 13 larunbata)
Salbatzaile Dantza Taldeak dagoneko prest ditu Kastañoseko inauteriak. Larunbatean eta igandean, otsailak 13 eta 14, era askotako eta adin guztiei zuzendutako egitaraua egongo da auzoan. Aurten Mundaka, Oria eta Lantzeko inauteriak izango dira mozorroetarako gai nagusiak.
Larunbateko egitarauari hasiera emango diote 17:30tan, umeentzako jolas eta esku-lanekin,Junior taldearen eskutik. Horren ostean eta egunari amaiera borobila ematearren, Salbatzaile fanfarriaren erromeriaz disfrutatzeko aukera egongo da 19:30ean.
Igandean, 12:00etan, kalejira egingo dute auzoan zehar eta 13:30ean Funiko Plazan Lantz, Sorgin Dantza eta Mundakako atorrak eta lamiak ikusteko aukera egongo da.
Aipatutako guztiaz gain, goiz eta arratsaldez, taloak dastatu ahalko dira.
Zorrotza (otsailak 13 larunbata)
Hemen ere, larunbatean, hilak 13, jai giroa nagusituko da eta auzokideak mozorroa jantzita aterako dira kalera.
- 16:45. Inauterien jaitsierako izen ematea Zorrotzaganako plazan.
- 17:30. Inauterien jaitsiera Zorrotzaganako plazatik.
- 18:45. Taberna eta denden X.Mozorro Lehiaketaren sari banaketa.
- 19:00. Jaitsieraren sari banaketa eta animazioa Azoka parkean.
- 19:30. Txokolate banaketa.
- 21:00. Txaranga auzotik Emayook taldearen eskutik.
Santutxu (otsailak 13 eta 14)
Urtero legez, aurten ere, egitarau zabala eskaintzen dute santutxuarrek astebururako.
Larunbatean Txoro eta Moko pailazoekin abiatuko da eguna Karmelo plazan, eguerdiko 12:00etan. Garabi plazan hasita, Gaztedi Dantza Taldea plazaz plaza ibiliko da emanaldiak eskaintzen 19:30etatik aurrera. Ordu berean, albokariek auzoko kaleak hartuko dituzte.
Igandean, 12:00etan, urteroko desfilearen txanda izango da; ondoren, herri bazkaria egingo dute Karmelo Ikastola zaharrean eta 18:00etatik aurrera dantzaldia egongo da Jokaldi taldearen eskutik Karmelo plazan.
San Inazio (otsailak 13 larunbata)
San Inazioko inauteriak ere ospatuko dira larunbatean eta hamarkada musikala izango da Jai Batzordeak aurten proposatutako gaia.
Hona hemen otsailaren 13an izango den egitaraua:
- 12:00. Desfilea hasiko da Traviatatik eta San Inazioko kaleetan barrena ibiliko da.
- 13:00 - 14:30. Umeentzako tailerrak.
- 15:00. Bazkaria (Langileek 8€ ordaindu beharko dituzte eta langabeek 7€).
- 16:30. Bingoa (0,50€ kartoi bakoitza).
- 17:30 - 18:30. Umeentzako murala egingo da.
- 18:00 - 20:00. Poteoa Drachetik.
- 21:00. Sari banaketa eta musikitoa Lebante Enparantzan.
Ibarrekolanda (otsailak 13 larunbata)
Bikingoz beteko da bihar ibarrekolanda eta egun osoan zehar auzoa hartuta izango dute.
Goizeko 11:00etan hasiko da giroa berotzen haurrentzako puzgarriekin. Horretaz gain, Kokotean Kolpe auzoko fanafarria (12:30), indabada herrikoia (14:30), txokolatada (18:00) eta DJa (18:00-20:00) ere egongo dira. Fanfarria izan ezik, gainerako ekimenak Ibarrekolandako Institutuko patioan izango dira. Fanfarria berriz, auzoko taberneta eta plazetan zehar ibiliko da.
Deustuko Erribera (otsailak 13 larunbata)
Aurtengo inauterietako gaia 'Asterix eta Obelix' izango da Erriberan eta beraz, gala edota galo jantzia bilatu, trentza laranjak edota korpino gorria jarri eta kalera irtetzeko deia egin du Txitxardin Jai Batzordeak, larunbatean Erribera Galian bilakatzeko asmoz.
12:00etan hasiko da ospakizuna, umeentzako puzgarri eta tailerrekin. 14:00etan bazkari herrikoia egingo dute plazatxoan; sei euroren truke bazkaria, sagardoa, edalontzia eta kopa eskainiz. 17:30ean inauteri martxa egingo da Erriberan zehar, mozorroak auzoari erakusteko unea giro musikatuaz. 19:00etan haur erromeria iragarri dute, gerriak dantzan jartzeko momentua. Eta azkenik, ospakizunarekin bukatzeko, gaueko 21:00etan "sekulako txorizada" egingo dute auzoko plazan.
Txitxardin Jai Batzordeaz gain, Ur-artea aisialdi taldeak eta Bekoerri kultur elkarteak hartu dute parte laguntzaile modura.
Irala (otsailak 13 larunbata)
Umeentzako puzgarriak eta jolasak izango dira 12:00-14:00 bitartean Hiedra Txaletaren plazan.
15:00etan oinezkoen gunean herri bazkarian elkartuko dira auzotarrak.
19:00etan hasiko da mozorroen desfilea oinezkoen gunetik.
Bukatzeko, 20:30ean, auzoko tabernei esker, txokolatea banatuko dute gozozaleen artean.