Gobernu turkiarra herri kurduaren aurka erabiltzen ari den errepresioak ehundaka hildako; hiri eta herrien suntsiketa; eta bizilagunen kanporaketa eragiten ari da Kurdistanen. Herri kurduak egunotan bizi duen egoera larria dela eta KEEk (Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak) mobilizazio bat deitu du gaur arratsaldeko 19:30ean.
Milaka hildako
PKK eta estatuaren arteko gatazka mendeetan luzatu da borroka hau hasi zenetik. Azken urteotan ordea, hirietatik gertuago dago guda hori, ondorioz zibilak izanik kaltetuenak. Herrien Aldeko Alderdi pro-kurduak adierazi bezala, hainbat hilketaz gain, milaka zibilek euren etxeetatik alde egin behar izan dute, erahilak edota atxilotuak izan ez daitezen.
Recep Tayyip Erdogan presidente Turkuak adierazi bezala, PKKko 3.100 kide hil dituzte 2015ean, Turkian eta handik kanpo egindako operazioetan. Gobernu Turkuak ez dio kanpamenduak bonbardatzeari utzi. PKK eta Turkiako Gobernuaren arteko hiru hamarkada luzeko gatazkan, guztira, 40.000 lagun hil dira.