Ikusi eta Ikasi programak tailerren eskaintza zabaldu du aurtengoan. Izan ere, iaz 18 tailer eskaini baziren, aurtengo edizioan 24 izango dira.
Sukaldaritza-tailerrak gaur ez ezik otsailaren 16an, 17an, 18an,19an eta 20an ere izango dira, Begoñako, Errekaldeko, Castañoseko, Abandoko eta Deustuko udaltegietan, hurrenez hurren.
Barreterapia aurtengo nobedadea
Aurtengo nobedadea barreterapia tailerra da. Barreterapia-tailerrak Basurtuko Udaltegian martxoaren 7an, Begoñakoan apirilaren 5ean, Errekaldekoan apirilaren 6an eta Deustukoan apirilaren 9an izango dira.
Sormenezko Eraikuntza
Sormenezko Eraikuntzari buruzko tailerra bihar, otsailak 16, izango da Deustu Bidarteko Udaltegian.
Musikoterapia-tailerrak
Otsailaren 29an Basurtuko Udaltegian, martxoaren 1ean Begoñako Udaltegian, martxoaren 2an Errekaldeko Udaltegian, martxoaren 4an Abandoko Udaltegian eta martxoaren 5ean Deustuko Udaltegian izango dira musikoterapia-tailerrak.
Tailer eta jarduera guztiak 18:00etan hasiko dira, Deustu Bidarteko Udaltegian antolatutakoak izan ezik. Hauek 11:00etan garatuko dira.