Arriaga Antzokiak 'El Florido Pensil-Neskak' jasoko ditu

uriola.eus 2016ko ots. 15a, 09:46

Eskola nazional-katolikora sartzeko neskek erabiltzen zituzten ateak zabalduko ditu Arriaga Antzokiak El florido pensil antzezlanarekin. 

El florido pensil euskal antzerki produkziorik arrakastatsuenetarikoa da, eta ostegunetik igandera bitartean, euskaraz zein gazteleraz ikusteko aukera izango da Arriaga Antzokian. 

Gerraosteko Espainia menderatu zuen hezkuntza-sistemaren basakeria absurdo eta zentzugabeari buruzko begirada dibertigarria, askatzailea eta garaikidea eskainiko da. Garai hartan, eskolak, gizartearen zizelak, eta haren ideologia menderatzaileak egunean jartzea eta azken muturreraino eramatea erabaki zuten Erdi Aroko patriarkatu sakonena. Emakumea izan zen enpresa moralizatzailearen helburu nagusia, eta, jakina, "ezkontzarako eta etxeko lanak egiteko" bakarrik balio zuen. Emakumearen karrera profesionala ezkontzea eta seme-alabak izatea zen. Eta horretan denak ados jartzen ziren: irakaslea, apaiza, gurasoak, moralistak, kupletistak, nobela arrosen idazleak eta baita gimnasiako irakasleak ere. Izan ere, bi emakume-mota zeuden: zuzenak eta bestelakoak.

Emanaldia, esan bezala, gazteleraz eta euskaraz aurkeztuko da, eta ostegunetik igandera bitartean hainbat saio egongo dira: 

Emanaldiak gaztelaniaz: 
Otsailaren 19an eta 20an, 20:00etan
Otsailaren 21ean, 19:00etan

Emanaldiak euskaraz: 
Otsailaren 18an, 11:00etan eta 20:00etan

Sarrerak 7 eta 18 euro bitartean egongo dira salgai. Hona hemen sarrerak erosteko lotura: www.teatroarriaga.com