Esparru publikoa okupatuko dute Astarloa kalean eta ur mozketak egongo dira zenbait auzotan

uriola.eus 2016ko ots. 15a, 08:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, otsailak 16, espaloiak eta aparkalekuak okupatuko dira Astarloa kalean, eta ur mozketak egongo dira Urkixo zumarkale inguruan eta Sorkunde zein zabalbide kaleetan.

Bihar, otsailak 16 hasi eta bederatzi hilabetez, gutxi gorabehera, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Astarloa kalean, Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinaren aurrean. Oinezkoek igarobidea libre izango dute eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

BBKren lehengo eraikineko solairuak aldatzeko okupatuko da esparru publikoa.

Gainera, bihar ere, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Urkixo zumarkaleko 96tik 102ra bitarteko zenbaki bikoitietan, Luis Briñas kaleko 5etik 11ra bitarteko bakoitietan, eta Sabino Arana etorbideko 8tik 18ra bitarteko bikoitietan.

Udal sareko balbula bat konpontzeko kenduko da ura.

Bestalde, 16:00etatik 19:00etara ere, ura moztuko dute Sorkunde kaleko 2tik 18ra bitarteko zenbaki bikoitietan eta Zabalbide kaleko 17an.

Udalaren ur-sarean konponketa-lanak egiteko hartuko dute aipatutako neurria.