Marta Gonzalez euskal internazionalistari omenaldia egingo gaur diote Hika Ateneoan

uriola.eus 2016ko otsailaren 17a

Giltza zinema taldeak, duela 25 urte El Salvadorreko armadak erahil zuen Marta Gonzalez euskal internazionalistaren aldeko omenaldia antolatu du.

Ekitaldia gaur, otsailak 17, izango da, arratsaldeko 19:00etan Bilboko Hika Ateneon. Bertan Martaren senide hurbil bati omenaldi sentikor bat eskeintzeaz gain, La lluita a la motxilla dokumentala ikusteko aukera izango da, bere zuzendaria den Dan Ortinezen eskutik.

Martaren hilketaren inguruko lehenengo eskuko testigantzak ere izango dira.