Ezker Abertzaleak azaldu bezala, deialdia "elkartasuna eta babesa adierazi eta dispertsioarekin bukatzeko aldarriarekin batera, Ezker Abertzaleak martxan jarritako Abian eztabaidan subjektu politiko bezala parte hartzeko eskubidea defendatzeko izan da deitua".
Autobusak Euskal Herriko herri ezberdinetatik irtengo dira, helmugako kartzeletan ekimen txiki bana eginez. Hona hemen espetxeen esleipena.
Martxei babesa adierazteko asmoz, gaur, hilak 19, kontzentrazio bat egingo da arratsaldeko 20:00etan Areatzako plazan.