Zinebiren hurrengo ediziorako lanak aurkezteko epea zabaldu dute

uriola.eus 2016ko ots. 16a, 09:42

ZINEBIren 58. edizioa martxan dago jada eta ikus-entzunezko piezak bidaltzeko epea abuztuaren 1era arte zabalik egongo da. Azaroaren 18tik 25era ospatuko da hurrengo edizioa. 

Lehiaketara aurkeztuko diren lanek 45 minutuko iraupena izango dute gehienez, dena den hori ez da zinemaldian parte hartu ahal izateko baldintza bakarra. Proiektuak 2015eko urtarrilaren 1etik aurrerakoak izan beharko dira. Izen ematea ekoizleek edo beraien lege ordezkariek egin beharko dituzte MoviBeta eta Festhome plataformen eta ZINEBIren www.zinebi.eus webgunearen bitartez.

Bilboko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren (ICAA) laguntzarekin antolatzen du ZINEBI.