Partaidetza, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten dituzten edozein nazionalitatetako saiakeragileei dago zabalik. Lanak, gai librekoak, argitaratu gabeak eta aurretiaz saririk jaso gabeak izango dira eta 100 folioko luzera izango dute gutxienez.
Jatorrizko lanak jasotzeko epea apirilaren 29an amaituko da. Lanak paperezko euskarrian Udalera bidali daitezke edo baita www.bilbao.eus/premiounamuno eta www.bilbao.eus/unamunosaria Udaleko webguneko helbideetara ere. Gune horietan sariketaren oinarri osoak ere kontsulta daitezke.
Iazko edizioan Encarna Alonso Valero irakaslea izan zen irabazlea gaztelaniazko kategorian, Mujeres en vanguardia. Escritoras y artistas en la España de preguerra lanarekin. Euskarazko kategorian irabazlea Estatu Batuetan bizi den Joseba Gabilondo idazlea izan zen, Globalizazioak eta erdi aro berria: diferentzien itzuleraz lanarengatik. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren azken edizio horretara 76 lan aurkeztu ziren, 69 gaztelaniaz eta 7 euskaraz.