Musika-Musica jaialdiak Schubert, Mendelssohn, Wagner eta Strauss auzoetara hurbilduko ditu

uriola.eus 2016ko mar. 1a, 10:03

Musika-Musica martxoaren 4, 5 eta 6an Euskalduna Jauregira eta auzoetara itzuliko da, bere hamabostgarren edizioan, Schubert, Mendelssohn, Wagner edota Richard Straussen lanak eskaintzeko. Bestalde, jaialdiak doakoak izango diren hitzaldiak, artistekiko topaketak eta jendearentzako entseguak eskainiko ditu. 

Aurtengo Musika-Música edizioak berritasunak dakartza. Musika-Música Bilboko barruti guztietara helduko da Auzoz Auzoren bidez. Programa berri honek Jaialdia Bilboko txoko guztietara iristeko aukera emango du. Otsailaren 20tik aurrera Schubert, Mendelssohn, Wagner eta Richard Strauss maisu erromantikoen lehen akordeek oihartzuna egingo dute hiriburu bizkaitarren kale eta plazetan zehar. 

Horretaz gain, Bilbao 700 Fundazioak Musikaldia hasi baino lehen eta hura amaitu arte jendaurreko doako hainbat jarduera eskainiko ditu. 

Hitzaldi zikloa eta topaketa artistekin

  • Martxoak 2 asteazkena. 19:30ean, Barria aretoan.
    Erromantikoentzako zubia. Inagurazio-hitzaldia.
    Hizlaria: Mercedes Albaina
  • Martxoak 3 osteguna. 19:30ean, Barria aretoan.
    Zubiak eraikiz. Mahai-ingurua.
    Hizlariak: Isabel Urrutia, Andoni Mercero, Borja Pujol, Mercedes Albaina eta Asier Vallejo. Moderatzailea: Leire Zorrozua.
  • Martxoak 5 larunbata. 16:30ean, B Terraza aretoan.
    Judith Jauregi piano-jotzailearen eta Lucas Macias oboe-jotzaile nahiz zuzendariaren arteko elkarrizketa.
  • Martxoak 6 igandea. 12:30ean B Terraza aretoan.
    Mendelssohnekin hizketan. Hitzaldi-kontzertua.
    Hizlaria: Mercedes Albaina. 

 

Hitzaldi Zikloa

Musika-Musica 2016k hitzaldi-zikloa izango du Euskalduna Jauregian, martxoaren 2, 3 eta 6an.

- Martxoak 2, 19:30: 'Erromantikoentzako zubia' Mercedes Albainaren eskutik.

- Martxoak 3, 19:30: 'Zubiak eraikiz'. Mahai-ingurua: Mercedes Albaina, Isabel Urrutia, Andoni Mercero, Borja Pujol eta Asier Vallejo; Leire Zorrozua, moderatzailea.

- Martxoak 6, 12:30: 'Mendelssohnekin hizketan' Mercedes Albainaren eskutik.

Musika eta didaktika tailerra

Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren mailako ikasleei bideratuta dago. Helburua 8 eta 12 urte bitarteko umeen artean musika sustatzea da. Musika zuzenenean topaguneetan parte hartuko duten ikasleentzako eskaintza berritu da. Horrez gain, dagokion material didaktikoa prestatu da, irakasle eta ikasleekin tailer eta jardueren bidez lantzeko. 'Jare eta Onaren bidaia' tailer-ikuskizuna Euskalduna Jauregian egingo da martxoaren 2, 3 eta 4 goizetan. Saioek 40 minutu iraungo dute eta Euskalduna Jauregiko Barria aretoan izango dira.

Ingurumena aintzat hartzen duen jaialdia 

Euskalduna Jauregiko areto ezberdinetan emango diren kontzertuetara bertaratzen diren ikusleek erromantizismoaren ibilbidean zehar, beren "bidaia koadernoa" egiteko aukera izango dute, Bilbao 700 Fundazioak proposatutakoa. Norberaren esku geldituko da "bidaia koaderno" hori diseinatzea, eta horrez gain, kontzerturik kontzertuko informazioaz jabetzeko aukera izango du.

Jaialdiaren antolakuntzak ikusleen laguntza izatea espero du ekitaldia ingurumena zaintzen duen topaketa izan dadin. Horretarako, edukiontziak egongo dira eskuko programak eta bota nahi den dokumentazioa uzteko, papera berziklatzen laguntzeko asmoz.

Musika-Musica, helburuak finkatzen

Bilbao 700 Fundazioa aurrera doa herritarrei musika unibertsala gerturatzeko ahaleginean. Beste behin, jaialdiaren agertokiak Bilboko kale eta auzoetan, Euskalduna Jauregian bezala, egongo dira. Gainera, ikasleentzako eskaintza berritu eta kontserbatorioen protagonismoa handitu da, musika-hezkuntza sustatzeko. Prezio bajuengatik (6, 8 eta 10 euro) eta eskaintzarengatik Musika-Musica aukera ezin hobea da musika zabaltzeko, interpreteak ezagutzeko eta mundu kultural hau publiko berrietara hurbiltzeko, betiere, programazioaren eta interpretazioaren aldetik kalitate gorena eskainita.

Irekiera kontzertua martxoaren 4an, ostiralean, arratsaldeko 18:00etan izango da Bilboko Orkestra Sinfonikoaren (BOS) eskutik. Bilboko eta Easo Abesbatzekin batera Wagner Operaren Obertura eta koru jakinak eskainiko ditu.

Amaiera kontzertua martxoaren 6an, igandean, gaueko 20:15ean izango da. Bilbao 700 Fundazioa William Shakespearen heriotzaren 400. urteurrenari batzen zaio Felix Mendelssohnen 'Uda-gau baten ametsa' lanarekin. Narratzaile moduan, Teresa Berganza artista egongo da.

Musika-Musica 2016an Schuberten inspirazioarekin topo egiten dugu, Mendelssohnen dotoretasunarekin, Wagnerren fusio sortzailearekin eta Straussen distira soinudunarekin. Horiek fantasia munduan sartzera gonbidatzen gaituen zubi bat eskaintzen digute.

Aretoak

Musika-Musican ohikoa da aretoak birbataiatzea edizio berri bakoitzerako. Aurten Odisea Auditorioa, Shakespeare Liburutegia Aretoa, Werther Aretoa, Amuarraina Aretoa, Schubertkadak Aretoa eta Cosima Aretoa egongo dira.

Kontserbatorio eta Musika Eskolak

Guztira 20 kontserbatoriok parte hartuko dute aurtengo edizioan eta 30 kontzertu eskainiko dituzte. Kontserbatorio eta Musika Eskolek kioskoan eta Cosima Aretoan joko dute. Doakoak diren kontzertuetara joateko egun horretan bertan egiten diren kontzertu baterako sarrera erosi behar da.

Sarrerak

Otsailaren 18tik aurrera jaialdiko sarrerak erosi ahalko dira 6, 8 eta 10 eurotan, honako leku hauetan:

• Kutxabankeko orotariko kutxazainetan: www.ticket.kutxabank.es 

• Bilbao 700 Fundazioaren egoitzan: otsailaren 18tik martxoaren 3ra. Astelehenetik ostiralera, 10:30-13:30 eta 15:00 -19:00. www.bilbao700.eus

Euskalduna Jauregiko Leihatiletan. Otsailaren 18tik aurrera. Astelehenetik larunbatera, 12:00-14:00 eta 17:00-20:00. www.euskalduna.net 

 

Informazio gehiago hemen