Bihar, otsailak 18 hasi eta bost astez gutxi gorabehera, espaloia itxiko dute Miraflores etorbideko zenbaki bakoitietan (iparreko espaloia), Telleria eta Juan Guisasola kaleen artean. Oinezkoentzako behin-behineko pasabidea prestatuko da semaforoen bidez Telleria kaletik hurbileneko aldean; beste aldean dagoen bat erabiliko da jarraipena emateko oinezkoen pasabideari.
Alde hori urbanizatzeko lanetarako itxiko da espaloia.
Era berean, bihar ere, 08:00etatik 15:00etara bitartean, arrapala mekanikoaren zerbitzua eten eta espaloia itxiko da Zizeruena kalean, 1. zenbakiaren parean. Seinalisten laguntzarekin oinezkoentzat bidea libre izango da etengabe.
Segurtasuna dela-eta, haritz bat mozteko okupatuko da espazio publikoa.
Ur mozketak
Bihar, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Iruña kaleko 9tik 17ra bitarteko zenbaki bakoitietan eta Madariaga etorbideko 37an.
Iruña kaleko 9an ur-hartunea konpontzeko kenduko da ura.
Ordu berean, 16:00etatik 19:00etara, ura kenduko dute ere, Tiboli kaleko 5 eta 7 zenbakietan. 7an dagoen ur-hartune bat berritzeko hartuko dute neurria.