Kultura Sailak, barruti bakoitzean erreferentziazko ekimena eskaintzeko helburuarekin jarraituz, ahozko tradizioaren inguruko 'Istorio Bizia' programaren hirugarren edizioa jarriko du martxan datorren otsailaren 22an. Guztira, doako 23 jarduera eskainiko dira, Castañoseko eta Zurbaranbarriko udaltegietan eta Barruti horretako beste gune batzuetan. Ohikoa denez, jarduera guztiak doakoak izango dira, eta helduei zuzendutakoek haurtzaindegi zerbitzua izango dute –aurretik izena eman ondoren–.
'Dena kontatzen du' izenburupean, edizio honetan, narrazioarekin batera istorioak kontatzeko beste baliabide batzuk izango dituzten zenbait jarduera programatu dira. Baliabide horien artean itzal txinatarrak, zenbait irudi, musika zuzenean, txotxongiloak edo zinea daude, eta baita programari amaiera emango dion azken jaian parte hartuko duten bertsolariak eta hip-hop artistak ere.
Berriro programatu dira iaz harrera beroa jaso zuten jardueretako batzuk, mikrokontakizunak sortzeko tailerra edo funikularraren inguruko beldurrezko istorioak, familia osoari zuzendutako ingelesezko, frantseseko, gaztelaniazko eta euskarazko ipuinkontalari aukera zabalaz, liburuen aurkezpenez, hitzaldiez, zineaz eta antzerkiaz gain. Izan ere, 'Istorio Biziak' egitarauaren aurreko edizioan mila pertsona inguruk hartu zuten parte jardueretan. Jarduera horietan auzoko gizarte, hezkuntza eta kultura arloko zenbait eragileren laguntza jasoko da, barrutiko lau ikastetxe publikoena, Auzoa Berritzen izeneko Merkatarien Elkartearena, Artxandako Funikularrarena, Auzo Factoryrena edo Institutu Frantsesarena, besteak beste.
Horrela, Istorio Biziak', aisiarako jarduera izateaz gain, adin tarte guztietara zuzendutako prestakuntzarako eta sorkuntzarako ekimen gisa aurkezten da. Horretarako, oso estilo eta teknika anitzeko profesionalak arituko dira. Dagoeneko ezagunak diren narratzaileekin batera, Alabazan taldeko kideak (Pedro Ruiz, Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) adibidez, aurten, beste batzuen artean, Virginia Imaz narratzaile eta clown beteranoa edo Venezuelako Ruben Martinez istorio kontatzailea izango ditugu, eta baita euskarazko ahozko tradizioan espezializatutako MariOlas, Odei Arregi edo Badut Taldea, umeei zuzenduta, batez ere.
Programazioa astelehenean hasiko da, Zurbarango Institutuko areto nagusian. Bertan 'Sor ditzagun istorio biziak 2016' liburua aurkeztuko dute. Izan ere, programaren aurreko asteetan, barrutiko eskoletako neska-mutilek (Epalza Alarguna, Zurbaranbarri, Zurbaran eta Uribarrikoek) istorioak sortu dituzte taldeka eta eurak sortutako pertsonaiei bizia eman diete, euren auzoetan kokatuz. Sormenerako gune honen ondorioz sortutako istorioekin eta euren irudiekin liburu eder bat argitaratuko da.
Egun horretan bertan, arratsaldeko 19:30etik aurrera, jarduera Zurbaranbarriko erretiratuen egoitzara eramango da, 'Historias abiertas' ikuskizunarekin. Ikuskizunak izen hori hartzen du Pedro Ruiz eta Joaquin Ponte oroimenekin jolasten direlako, kontatu ahala istorioak asmatuz, ikus-entzuleek buruan duten horretan oinarrituta, hau da, asmakuntzarekin eta hitzekin jolasteko gunea da.
Programazioak umeei eta familiei bereziki zuzendutako hamar bat jarduera jasotzen ditu, oso gaztetatik pizteko ipuinetarako eta irakurketarako gustua. Proposamenen artean, hainbat hizkuntzatan, zenbait gairi buruz eta estilo askotan arituko diren ipuin-kontalariak, Rosa Martínezek txotxongiloekin kontatzen dituen ipuinak, itzal txinatarrak, musikaz lagundutako ipuinak edo antzerkia daude, azken hori, martxoaren 1ean, arratsaldeko 19:30ean Castañoseko Udaltegian ikusi ahal izango den Olatz Pagaldayren 'Erdaldun berrien kluba' ikuskizunaren eskutik.
Ikus-entzule helduak
Helduei beren beregi eskainitako jardueren artean, Ana Belen Alonso ALFA sormen idazketa tailerraren koordinatzaileak eskainiko duen 'Taller de microrrelatos – La vida en pocas lineas' sormen gunearen edizio berria dago. Jarduera hori otsailaren 24an izango da Castañoseko Udaltegian eta martxoaren 2an Zurbaranbarriko Udaltegian, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Leku horretan bertan programatu da Erdi Aroko Mester de Juglariako ahozko tradizioari buruzko umorezko hitzaldia.
Helduei zuzendutako ipuin-kontalarien saio azpimarragarrienetakoa otsailaren 26an izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Castañoseko Udaltegian, Virginia Imaz narratzaile eta clownarekin. 'La domadora de sueños' ikuskizuna eskainiko du. Kontakizun horrek, barreak eta sentimenduak dituzten istorioak sortzeko berak nahi duena amets dezakeen aitita baten ideia hartzen du aitzakia gisa.
Beste alde batetik, eta iazko edizioaren arrakasta ikusita, otsailaren 27an eta martxoaren 5ean, 'Beldurraren funikularra' izenburupean, ohikoa bezain lasaia izango ez den bidaia proposatzen da, beldurrezko istorioez lagunduta. Jarduera 20:00etan hasiko da -gaztelaniaz- eta 90 minutu inguru iraungo ditu.
Saio horretarako, eta baita tailerretarako eta leku kopuru mugatua duten beste jarduera batzuetarako, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea www.kulturabarrutik.net webgunearen edo 94 401 00 10 telefono-zenbakiaren bitartez. Bide horien bitartez posible izango da, bi egun aurretik gutxienez, doako haurtzaindegi zerbitzua eskatzea, gurasoek, helduentzat prestatutako jardueretan parte hartu ahal dezaten.
Beste alde batetik, eta auzo horietako zenbait elkarte eta talde inplikatzeko xedez, 'Auzoa berritzen' izeneko barrutiko Merkatarien Elkartearen laguntzarekin, ipuinetan inspiratutako pintxo lehiaketa antolatu da. Ipuinpintxo horiek elkarteko kide diren tabernetan eskainiko dira, jateko moduko "ipuinak" dastatzeko eta baloratzeko.
Egitaraua
- Otsailak 22, 15:15-16:00tara Zurbaran institutuko Areto Nagusian: 'Sor ditzagun istorio biziak 2016' liburuaren aurkezpena. Dinamizatzaileak: Bego Alabazan eta Pedro Ruiz (Alabazan) Euskaraz eta gaztelaniaz.
19:30-20:30etara Zurbaranbarriko Erretiratuen egoitzan: 'Historias abiertas'. Ahozko narrazio ikuskizuna (ikus-entzule helduak. Gaztelaniaz)
- Otsailak 23, 15:00-15:45tara Epalza Alarguna Ikastetxeko Areto Nagusian: 'Sor ditzagun istorio biziak 2016' liburuaren aurkezpena. Dinamizatzaileak: Bego Alabazan eta Pedro Ruiz (Alabazan) Euskaraz eta gaztelaniaz.
18:00 Castañoseko liburutegian: 'Amunaren kontu zaharrak' ipuin kontaketa Mari Olasekin (+ 5 urte. Euskaraz).
- Otsailak 24, 18:00-19:00etara Zurbaranbarriko Udaltegian: 'Elefante bitxi bat' umeentzako ipuin saioa txotxongiloekin Rosa Martinezen eskutik (3- 8 urte. Euskaraz).
19:30-21:30etara Castañoseko Udaltegian: "Taller de microrrelatos: La vida en pocas líneas – espacio creativo" Ana Belen Alonsoren eskutik (ALFA sormen idazketa tailerraren koordinatzailea) (Ikus-entzule helduak. Gaztelaniaz).
- Otsailak 25, 18:00etan Epalza ikastetxean: 'Ipuin lotsatiak' ipuinak Odeia Arregiren eskutik (2- 8 urte. Euskaraz).
19:30-21:00etara Zurbaranbarriko Udaltegian; "Tertulia literaria: Perdidos en el laberinto de Jose Luis Borges" Ana Belen Alonsoren eskutik (ALFA sormen idazketa tailerraren koordinatzailea) (Ikus-entzule helduak. Gaztelaniaz).
- Otsailak 26, 19:00etan Bilboko Institutu frantsesean: Kirikou et la sorcière filma Frantsesez, gaztelaniazko azpi-tituluekin (+ 6 urte).
19:30-20:30etara Castañoseko Udaltegian: 'La domadora de sueños' ikus-entzule helduei zuzendutako ahozko narrazio ikuskizuna Virginia Imazek eskainia (ikus-entzule helduak. Gaztelaniaz).
- Otsailak 27, 18:00-19:00etara Auzo Factoryn: 'Bazen noizbait nonbait norbait zerbait egiten' umeentzako ipuin saioa irudiez lagunduta Kontu-kantoik eskainia (+ 4 urte. Euskaraz).
20:00-21:30etara Artxandako funikularrean: 'Un funicular de miedo' ikus-entzule helduei zuzendutako ahozko narrazio ikuskizuna Joaquin Ponte eta Pedro Ruizekin (Alabazan) Gaztelaniaz.
- Otsailak 28, 12:00-13:00etara Artxandako funikularrean: 'Bilbao BIzirik' ikus-entzule guztiei zuzendutako ahozko narrazio ikuskizuna Pedro Ruiz eta Bego Alabazanekin. Euskaraz eta gaztelaniaz.
- Otsailak 29, 18:00-19:30etara Castañoseko Udaltegian: 'Itzalekin kontu-kontari' sormen gunea Bego Alabazanen eskutik (7- 10 urte. Euskaraz).
- Martxoak 1, 18:00-19:00etara Zurbaranbarriko Udaltegian: 'Johnny Cold Feet' ipuinak itzal txinatarren magiaz Bego Alabazanekin (7 – 11 urte. Euskaraz).
- 19:30ean Castañoseko Udaltegian: 'Erdaldun berrien kluba' antzezlana Olatz Pagaldayk eskainita ikus-entzule guztiak. Euskaraz.
- Martxoak 2, 18:00etan Castañoseko liburutegian: 'I will not go to the market today' Melissa Thomson ipuin-kontalariarekin (+ 4 urte. Ingelesez).
- 19:30-21:30etara Zurbaranbarriko Udaltegian: 'Taller de microrrelatos - La vida en pocas lineas' sormen gunea Ana Belen Alonsorekin (ALFA sormen idazketa tailerraren koordinatzailea) (ikus-entzule helduak. Gaztelaniaz).
- Martxoak 3, 18:00-19:00etara Zurbaranbarriko Udaltegian: 'Ipuinak jo eta musikak kontatu' ipuin-saioa musikarekin Badut taldearen eskutik (4 – 10 urte. Euskaraz).
- Martxoak 4, 18:30ean Bilboko Institutu Frantsesean: 'La pause conte' ipuin irakurketa eta jarduerak (5 – 8 urte. Frantsesez).
19:30-20:30etara Zurbaranbarriko Udaltegian: 'Cuentos y coplas de la Ribera'. Mester de Juglariarako sarrera umoretsua. Ikusentzuleen solas moduaz dakienaren koplak, ipuinak, erromantzeak eta enparauak Carlos Perez Aradrosen eskutik (Ikus-entzule helduak. Gaztelaniaz).
- Martxoak 5, 18:00-19:00etara Auzo Factoryn: 'Cuentos mutantes y metaforicos' familiari zuzendutako ipuin saioa Ruben Martinez Santanarekin. Gaztelaniaz.
- 20:00-21:30etara 'Vuelve el miedo al funicular'. Ikus-entzule helduei zuzendutako ahozko narrazio ikuskizuna. Joaquin Ponte eta Pedro Ruizek eskainita (Alabazan). Gaztelaniaz.
- Martxoak 6, 12:30-15:00tara Panera plaza eta Trauko kalearen oinezkoentzako gunean: 'Istorio Biziak: amaiera jaia'. Narratzailea: Ruben Martinez Santana. Bertsolariak: Ohiana Bartra eta Ibon Ajuria. Hip-hopa: Endika Lahaine - Rayco (ikus-entzule guztiak. Euskaraz eta gaztelaniaz).
Otsailak 28 eta martxoak 6 'Ipuin-pintxo' lehiaketa
Iaz bezala, 2. barrutiko 'Auzoa Berritzen' Merkatari Elkarteak ipuinetan inspiratutako pintxo lehiaketa antolatu du. Ipuin-pintxo hoberenak otsailaren 28an eta martxoaren 6an aukeratuko dira, 13:00etatik 15:00tara, elkarteko kide diren tabernatan.
Jarduera guztiak doakoak dira leku guztiak bete arte. Izena eman beharra eskatzen duten jardueretan izena emateko eta haurtzaindegi zerbitzua eskatzeko: www.kulturabarrutik.eus / 94 4010010.