Iazko 80 eguneko greban gertatu zen bezala, internazionalistok era aktiboan hartuko dugu parte, kilometro internazionalistan gure aldarriak zabalduz eta Bilboko beste mugimendu eta erakundeekin batera prekarietatea eta hau eragiten duen kapitalismoa salatuz; kapitalismoa delako langileok eta herriok zapaltzen duen sistema kriminala, langileen eskubideak urratzen dituen eta munduan zehar gerrak eta injerentzia inperialistak zabaltzen dituen sistema hain zuzen.
Honen aurrean izango gaituzte. Gure indarra batasunean datza, ezinbestekoa baita hain indartsua den arerioa garaitzea bananduta bagaude. Eta horregatik Movistarreko teknikarien grebak eta ekintzak eredugarriak izaten ari dira, mugimendu eta erakunde ezberdinak euren borroka gurea balira bezala hartzen ari garelako. Honela, guztion artean prekaritateari aurre egiteko eta beste langileen baldintzen defentsan jarduteko erresistentzia kutxa osatzen ari gara.
Elkartasunaz eta borrokaz sistema hau irauliko dugu… beraz, internazionalistok korrika egin dezagun!
Correscales aurrera!