Hilabete bat pasatu da Bizkaiko forentseak kontzentrazioak egiten hasi zirela Sabin Etxea eta Euskal Herriko Auzitegi Gorenaren aurrean. Akordiorik ez lortzean, erantzun ezean, lehenengo aldia izango da Espainia mailan forentseek greba egingo dutena.
Prekarietatearen kontrako borrokan, langileek soldata duinak, formakuntza jarraikorra eta guardien osteko 11 orduko atsedena errespetatzea eskatu dute. 2006. urtetik formakuntza jarraikorrik ez izatean, lan baldintzek okerrera egin dutela salatu dute. Bestalde, institutuko zuzendariaren dimisioa eskatu dute. Atzo egin zuten lehenengo greba eta, martxoa osoan zehar, lau ordu eta erdiko geldialdiak egingo dituzte, martxoaren 9 eta 16an goizeko 9:30etatik 14:00ak arte.
Euskal Herriko forentse kolektiboa 57 profesionalek osatzen dute, horietatik 34k Bizkaian egiten dute lan, 15ek Gipuzkoan eta 6k Araban.
Hiru dira forentseen aldarrikapen nagusiak:
- Kolektiboa Osakidetzako medikuekin ekiparatzea. Langileak Eusko Jaurlaritzarik transferitu zitzaizkionetik (1996) kolektibo horrekin ekiparatuko esan eta kartzeletako medikuekin egin duten moduan, adibidez. Soldaten igoera, Osakidetzan gutxien kobratzen duen medikuarenarekin berdintzeko.
- Prestakuntza. Justizia Administrazioko Zuzendariak, Jon Arturo Uriartek, ziurtatu zuen medikuek ez dutela inolako prestakuntzarik behar eta nahikoa kualifikazioa dutela bere egunean egindako ikasketekin. Ez dute inporta aurrerakada zientifikoek ez sortu diren gaixotasun berriek.
- Guardia baten ondoren 11 ordutako atsedena gutxienez. Justizia Administrazioko Zuzendaritzak jakinda ez du betetzen jardunaldien arteko atsedenak zuzentzen dituen Europako zuzentaraua. Hau 24 ordutako guardietan gertatzen da. Presentzia gaueko 21:00etan amaitzen da eta hurrengo eguneko 09:00ak arte eskuragarri egoten da.
Gainera, 24 orduko presentzia duen guardia baten ondoren, hurrengo egunean medikuei atsedena tokatzen zaienean, zerbitzuaren beharrizanengatik epaiketara joateko betebeharra dutenean eta hortaz, egun horretan lan egin behar denean, Justizia Administrazioko Zuzendaritzak uko egiten dio egun hori beste batekin konpentsatzeari eta galtzera behartzen ditu forentseak.