Bertan, Conchi Piñeiro -Altekio- izango da bideratzailea, eta bukatzean, jasotako ondorioak elkarbanatu ahal izateko luntx bat prestatuko dute.
SETEM, Hego Haizea garapenerako lankidetzarako, sentsibilizaziorako eta hezkuntzarako euskal GKE bat da. 1991n jaio zen eta pertsona, herri eta kulturen arteko harremanetan giza eskubide indibidualak eta kolektiboak lehenesten dituen mundu bat eraikitzeko aldaketak bultzatzen ditu.
Azterlana ZarenSare - EnRedando sareko hainbat elkartek sortutakoa da, ohiko kontsumo kapitalistak eragindako indarkeria matxistaren inguruan ezagutza sortzeko.
Ekitaldian parte hartzeko, derrigorrezkoa da izen-ematea eta i.arteagoitia@setem.org emailean edo 944793664 zenbakian.