'Erresistentzia artistikoan' parte hartzeko deialdia martxoaren 6ra arte luzatu dute

uriola.eus 2016ko ots. 19a, 08:03

Bilboko udaleko Kultura sailak, Bilbao Eszenaren Bilboko Baliabide Eszenikoen zentroaren bitartez, eszenako sorkuntza bultzatzeko Artistak Egoitzan programaren zortzigarren edizioa deitu du. 

Duela zortz urte, Hiribilduan arte eszenikoen alorrean ikerketa eta berrikuntza sustatzeko eta bultzatzeko xedez martxan jarritako ekimen berritzailea da Erresidentzia artistikoak. Honek helburu bi lortu nahi ditu: batetik, arte eszenikoen esparruko arte sorkuntza sustatzea, eta, bestetik, garapen eta ikerketa prozesuak bultzatzea, bater ere, dramaturgia berriak ardatz nagusia izanik. Halaber, hirugarren helburua, sorkuntzako talentua aurkitzea eta erakartzera bideratuta dago, ekoizpen garapen prozesurako sarrera eraztuz.

Aurtengo deialdi honetan parte hartu nahi duten Euskal konpainiek eta artistek, martxoaren 6ra arte dute proposamenak aurkezteko. Proposamenen artean, Bilbao Eszenak lau hautatuko ditu eta 3.000 euroko laguntza ekonomikoa eta laguntza artistiko eta teknikoa eskainiko dizkie.

Egoitzetako bat euskarazko proiektu onenarentzat izango da eta besteak Euskal Herriko konpainia eta artisten proiektuentzat (edozein hizkuntzatan). Informazio eta oinarri osoak helbide honetan aurkitu ahal izango dituzue: www.badbilbao.eus.