Bandako zuzendari titularra Jose Rafael Pascual Vilaplanak zuzenduko du banda eguerdiko 12:00etan Euskalduna Jauregiko Auditorioan hasiko den kontzertuan. Sarrera bi eurotan izango da eta jauregiko txarteldegian jaso daitezke kontzertuaren egunera arte, Kutxabank-eko kutxazainetan eta www.euskalduna.net webgunean.
Kontzertuari hasiera emateko Richard Wagnerren Elsa's precession to the cathedral esakiniko dute. Ondoren, egitarauko emanaldi nagusia izango da, ezaguna den Claudi arimany flauta jole katalanak eta Juan Jesus Silguero Bilboko Bandako flauta jole bakarlari azpumarragarriak Franz Dopplerren Concerto pour deux flûtes esakiniko dute. Bandak berriz Suit Ballets interpretatuko du konposatzaile handi hori gogoratzeko.