Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendari Javier Miguel de la Huertak, Zinegoakeko zuzendari Pau G. Guillének eta Aldarte, EHGAM, Errespetuz, Gehitu eta Guztiok elkarteetako ordezkariek LGTB mugimenduaren Euskadiko lehenengo dokumentazio artxiboa aurkeztu zuten atzo goizean Bilboko Euskal Museoan.
«Tresna bat da, LGBTI kolektiboko pertsonen eskubideen aldeko borroka jendartearen barruan ezagutu eta baloratu dadin. Borroka hori legearen zigorrak jasotzetik jendarteko errealitatea izatera pasa da, eta onarpena eta errespetua jasotzen du», azaldu du Javier Miguel de la Huertak.
Kolektiboetatik azpimarratu dute dokumentazio zentroari esker «gure historiaren ezinbesteko orri bat eskura izango dugula eta sexualitatea modu askean bizi izangatik sufritu dutenen aintzatespena izango dela.
Aurkezpen ekitaldia Zinegoak Gaylesbotrans zinema festibalarekin batera antolatutako ekintzen barruan sartzen da. Horien bidez sexu, afektu eta familia askatasunarekin eta aniztasunarekin loturiko baloreak zabaldu nahi dira jendartean.