Umeentzako opera zabaltzen jarraitzeko urratsak

uriola.eus 2016ko ots. 19a, 09:12

Arriaga Antzokiak eta Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak (OLBE- ABAOk) lau urte luzez zabaldu dute euren arteko lankidetza hitzarmena. Denbora horretan 20 ikuskizun programatuko dira, ABAO Txiki Arriagan deituriko zikloan. 

Umeen artean opera zabaltzen jarraitzeko asmoarekin, Arriaga Antzokiko Nekane Alonso Presidente eragileak eta Juan Carlos Matellanes OLBE- ABAOKOko presidenteak atzo sinatu zuten hitzarmena. Akordioan oinarrituz, denboraldi bakoitzean umeei zuzendutako bost opera eskainiko dira lau urteetan zehar. 

Urteetako lan luzea

2006an martxan jarri zenetik, ABAO Txiki Arriagan zikloak 54 ikuskizun ea 212 antzezpen programatu ditu Arriaga Antzokian, Bizkaiko eskoletatik, ikastoletatik eta bestelako ikastetxeetatik etorritako 20.000 eta 22.000 arteko ume kopurua bilduz, eta baita adin guztietako ikus-entzule asko ere.

Arriaga Antzokiak eta OLBE-ABAOk, kultur arloko hezkuntzak aberastasun pertsonal eta kolektibo handia eragiten duela sinetsita, modu okerrean, euren interesetatik urrun dagoela dirudien genero artistikoa umeengana hurbiltzea bilatzen dute.