Helburu nagusia, auto-gidariek, eta oinezkoek duten erantzukizunari buruz eta, batez ere, guztien jokabide ausartegiek eragin ditzakeen arriskuez ohartaratzea izango da.
Udaltzainek, egunero, lau kontrol egingo dituzte arriskutsuak izan daitezkeen oinezkoen pasabideetan. Beste lau kontrol bizikletak ibiltzen diren ohiko lekuetan egingo dituzte.
Honen harira, 2015ean zehar harrapaketak kontrolatzeko bi kanpaina egin ziren, eta horietan 75 kontrol, hiru salaketa eta 3.399 oinezko euren jarrera dela eta ohartarazi ziren.
Guzti hau ekiditeko hainbat aholku eman dituzte bai gidari zein oinezkoentzat:
Gidarientzako aholkuak:
- Kontu handiz ibiltzea garajeen sarrera eta irteeretan.
- Ibilgailua oinezkoen pasabideetatik gertu ez aparkatzea.
- Arreta handiagoa izatea iluntzean zeharbideetan eta argi gutxi dagoen zonetan.
- Arreta handia izatea haur asko ibili ohi diren lekuetan.
Oinezkoentzak aholkuak:
- Eurentzako prestatutako lekuetatik pasatzea eta ziur egotea gidariek badakitela pasatuko garela.
- Seinalerik gabeko leku batetik pasatu nahi badugu, galtzadaren bi aldeetara begiratzea eta bidegurutzeen inguruan zeharkatzea, hots, gidariek arreta handiagoa izaten duten lekuetan.
- Galtzadara bat-batean ez ateratzea.