Martxoaren 16an , asteazkena, 10:00etatik 14:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi egingo da Ventosa Bidean, Luis Briñas kalearen eta Olabeaga aldaparen artean.
Luis Briñas kalearekiko bide-gurutzetik hotelera eta San Mameseko aparkalekuetara sartu eta handik irten ahal izango dira ibilgailuak. Lur azpiko pasabideko kaltetuta dagoen habe baten kantala konpontzeko okupatuko da esparru publikoa.