Bilboko Udalak babesa eman dio aurten ere 'Desert Trophy Panda raid' solidarioari. Kirol proba amateur honetan, 2.000 kilometrotik gorako ibilbidea bete beharko dute astebetez, Marokoko Atlas mendilerroan, Aljeriarekiko mugatik gertu dauden Erg Xebbi basamortuko herrixketan barna, 25 urte baino gehiago eta gehienez 60 zaldiko potentzia duten autoen laguntzaz.
Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea eta Kamal Mehdaoui Marokoren Bilboko Kontsul Nagusia buru izan dituen ekitaldi batez, 'II. Desert Trophy Panda raid'a Areatzako teilatupeetatik abiatu da gaur, Granadako Guadix herrirantz, Estatuko gainerako lehiakideekin bildu eta edizio honetako lehen etapa jokatzeko asmoz, bihar, larunbata, Guadixko basamortuaren eta Sierra Nevadaren artean.
Ondoren, talde partaide guztiak Maroko aldera joan eta 'Desert Trophy Panda raid'aren bigarren edizio honi dagozkion gainerako sei etapak bete beharko dituzte, otsailaren 21etik 26ra bitartean:
- Igandea, hilak 21: Al-Hoceima - Ras el Ma.
- Astelehena, hilak 22: Ras el Ma - Boumia.
- Asteartea, hilak 23: Boumia - Jaffar.
- Asteazkena, hilak 24: Jaffar - Lamnouar.
- Osteguna, hilak 25: Lamnouar - Merzouga
- Ostirala, hilak 26: Merzouga – Merzouga (sari-banaketa)
Ekintza solidarioa
Ekintza solidarioa da Desert Trophy Panda raidaren osagai nagusietariko bat, bereziki 10 urtetik beherako umeen artean arropa, zapatak, botikak, eskola-materiala, jostailuak, janaria, osasun-materiala, etab. banatzeko egiten den ahalegina, Marokoko basamortuko eta Atlas aldeko herrixkarik urrunenetan bizi diren neska-mutilen bizi-baldintzak hobetzen laguntzeko.
Horren haritik, Alberto Contador eta Bicis por la Vida fundazioekin sinatuak dituen hitzarmenei esker, Desert Trophy Panda raidak 50 bizikleta banatuko ditu aurten, eskolara joateko egundoko distantzia luzeak egin behar dituzten landa giroko herrixka txikietako neska-mutilen artean.