Datorren martxoaren 2an hasiera izango duen mintegiaren xedea hausnarketa, ezagutza eta parte-hartze aktiboaren espazio bat sortzea da. Horretaz gain, gazteei eta gazteriaren, enpleguaren eta hirugarren sektorearen arloetako politiken arduradunei erronkak identifikatzea ahalbidetzea eta ikasketa-arloan proposamenak eta gomendioak ematea da.
'Gaztetalk Bilbao Europa' mintegiak adituen zein gazteen ikasketak, praktika onak, ondo egiten jakitea eta esperientziak partekatzeko eta hausnarketarako aukera eskaintzen du. Europar testuinguru batean garatutako proiektua, bi saioz osatuko da. Sormenezko praktika dinamikoetan eta partaidetzan oinarrituko dira mintegiak.
Bi saio horietan herri-erakunde batzuen arduradun batzuek (Bilboko Udalaren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren, Eusko Jaurlaritzaren Heziketa eta Ikaskuntzako Zuzendaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren BEAZen, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) ordezkariak); hezkuntza-arlokoek (Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ordezkari batzuek; Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko (CEBEK) ordezkariak); hirugarren sektoreko ordezkari batzuek, hala nola, Lantegi Batuak edo REASeko ordezkariak, baita 30 gaztek eta gazteen entitateko ordezkariek; enpleguaren eta ekintzailetzaren arloan garatu beharreko gazteen politikez eta ekintzez eztabaidatuko dute.
Izena ematea eta sare sozialetan parte hartzea
Martxoaren 2 eta 3an egingo diren saioetan parte hartzeko, izena eman beharko da Bilborock aretora deituta (94.415.13.06), otsailaren 26a baino lehen 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, astelehenetik barikura, eta 17:00etatik 21:00etara zapatuetan.
Interesatutako pertsonek deialdia sare sozialetan zabaldu dezaten #BilbaoGaztetalk hashtag-a erabili ahal izango da.
Mintegiaren egitaraua
2016ko martxoaren 2a (asteazkena:
10:30-10:45. Irekiera instituzionala.
10:45-11:15. Txosten markoa: “Gazteen lan-merkatua Euskadin eta etorkizuneko erronkak”. Sara de la Rica. Ekonomiako katedraduna EHUn .
11:15-11:45. Galderak eta eztabaida.
12:15-13:30. Mahai-ingurua: “Zein eragin dute enplegu-politikek gazteen kolektiboan? Zein erronka eraiki daiteke etorkizunari begira?”
13:30-14:00. Galderak eta eztabaida.
15:30-18:30. Gazteek eta zenbatik arlotako agenteek osatutako lan-taldeak.
2016ko martxoaren 3a (osteguna)
10:00-13:00. Gazteek eta zenbatik arlotako agenteek osatutako lan-taldeak.
13:00. Ondorioen aurkezpena eta amaiera. Oihane Agirregoitia, Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzia; eta Xabier Ochandiano, Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia.