Aurten beteko da Lauro Ikastola legeztatu zeneko 50. urteurrena. Orduan Resurreccion Maria Azkue zuen izena eta bi hizkuntzatan, euskeraz eta gaztelaniaz, eskolak emateko legeztatutako lehenengo ikastola izan zan. Euskaltzaindiaren babesarekin lortu zuen.
Bihar,plaka bat bistaratuko da Bilboko Elkano kalean (han kokatu zelako ikastola 1966. urtean) eta Akademiako kideak bertan izango dira. Otsailaren 26an, bestalde, Euskaltzaindiak Osoko bilkura egingo du Lauro ikastolaren egoitzan.
Ekitaldia 12:00etan izango da eta Lauro ikastolako eta Euskaltzaindiko ordezkariez gain, Lorea Bilbao Bizkaiko Euskera eta Kultura diputadua eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea bertan izango dira. Ikastolaa sortu zutenei, edo haien oinordekoei, omenaldia eskainiko zaie oroigarri bana emanez. Ondoren, Elkano kaleko 6. zenbakian, ikastolearen egoitza izan zan etxean, Julita Berrojalbiz zenaren alabak bistaratuko du oroimenezko plaka. Berrojalbiz Lauro Ikastolaren sortzaile eta lehenengo zuzendari pedagogikoa izan zen.
Lauro ikastoleak 50. urte
Mende erdia igaro da. Lauro ikastolearen webgunean gogorazten danez, Bizkaiko ikastolen mugimendua 1957. urtean hasi zae Bilbon, San Nikolas elizako ikasgela batzuetan Xabier Peña eta Julita Berrojalbizen bultzadeari esker, hamalau ikasleekin eta Mª Angeles Garai andereñoarekin.
San Nikolasetik Iralabarriko frantziskotarren egoitzara joan ziren gero umeak eta irakasleak eta, Gobernadore Zibilaren aginduz, hortik ere alde egin behar izan zuten. 1960. urtean etxe batean hasi ziren eskolak ematen, gero beste batean... 1966. urtera arte: 'Etxerik-etxeko epea'ren amaiera, legeak halabeharrez ekarri zuen: 1965.ean Hezkuntza Legea aldatu zen eta ikasleek Eskolaridade Kartilea behar zutenBatxilergora igaro ahal izateko. Orduan erabaki zuten Julita Berrojalbizek eta bere taldeak ofizialtasunerantza jo behar zutela.
Ikastolaren webgunean azaltzen denez, "Tere Rotaetxek, mugimendu honen beste zutoinak, bere Elkano kaleko etxe bat alokatu zuten eta bertan kokatu zen Resurrección Mª de Azkue Ikastolea 1966an. Hurrengo pausua, instituzinoen babesa lortzea zen eskola legeztatzeko". Baina ikastetxea legeztatzeko ezinbestekoa zen lege barruko erakunde baten arauzko titulartasuna eta babesa. Eta Julita Berrojalbizek Euskaltzaindiko idazkaria zen Alfontso Irigoiengana jo zuen, babes eske. Ikastolari babesa ematearen aldeko proposamena 1966ko urtarrilaren 28an onartu zuen Euskaltzaindiak. Gero, Irigoienek Bizkaiko Foru Aldundiari ikastolaren aldeko agiria eskatu zion. Hori lortuta, maiatzaren 25ean idatzi zion Madrileko Hezkuntza Ministerioko Lehen Hezkuntza Zuzendari Nagusiari ikastola legeztatzeko arauzko eskabidea: "...en el cual se enseñará, además del idioma oficial, en lengua vasca...".
Behin-behineko baimena lortu ondoren, ikastola lanean hasi zen. Legezko baimena, barriz, ez zen heltzen. Azkenean, Julita Berrojalbiz, Tere Rotaetxe eta Alfontso Irigoien Madrilera joan ziren. Apirilaren 17an, Lehen Hezkuntzako zuzendariak hartu zituen. Honek, behin eta berriro esan zien ez zela posible legeztatzea eta esperantzarik barik itzuli ziren Euskal Herrira. Dena den, bost egun barru, legeztatzearen berri emanez telegrama heldu zen. Erabakia 1968ko maiatzaren 7an argitaratu zen Espainiako Aldizkari Ofizialean.