Zirkulazio etena, esparru publikoaren okupazioak eta ur mozketak biharko

uriola.eus 2016ko ots. 22a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, otsailak 23, zirkulazioa eten eta aparkalekuak kenduko dira Uribarrin; galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Zamakolan eta ur mozketak egongo dira Bailenen eta Deustun.

Bihar eta etzi, hilak 23 eta 24 zein martxoaren 1ean eta 2an, ibilgailuen zirkulazioa moztu eta aparkalekuak kenduko dira Uribarri 'C' zeharkalean, Uribarri eta Izaro Mendiaren kaleen artean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta Tiboli, Ricardo Arregui, Trauko eta Izaro Mendia izango dira ordezko bideak.

Bilboko Metroaren 3. linearako eskailera mekanikoak deskargatzeko etengo da ibilgailuen zirkulazioa. 

Bestalde, bihartik martxoaren 4ra, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Zamakola kaleko bi aldeetan, 88. zenbakiaren parean. Ibilgailuen zirkulazioabaimenduko da eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Saneamendu-sarean mantentze-lanak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Ur mozketak

Biha, 16:00etatik 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Blas de Otero kaleko 36tik 48ra bitarteko zenbaki bikoitietan; Gipuzkoa kaleko zenbaki guztietan; Logroño kaleko zenbaki guztietan, Santander kaleko zenbaki guztietan; eta Iruña kaleko 2tik 6ra bitarteko bikoitietan.

Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko da ura; Luis Power kaleko lanen baitan.

Era berean, 16:00etatik 19:00etara, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Bailen kaleko 29tik 39ra bitarteko zenbaki bakoitietan.

Bailen kaleko 37an dagoen ur-hartune bat berritzeko kenduko da ura.