Arbolantza kalean eta Askatasuna etorbidean trafikoa itxiko dute bihar

uriola.eus 2016ko ots. 23a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar otsailak 24, kalea itxi eta aparkalekuak okupatuko dituzte Arbolantza kalean eta Askatasuna etorbidean. Gainera, ur mozketa egongo da hiru orduz Goiko Torre kalean. 

Bihar hasi, hilak 24 eta otsailaren 26ra bitartean, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Arbolantxa kalean, Mazarredo zumarkalearen eta Ibañez de Bilbao kalearen artean. Asteazkenetik ostegunera kale horretako sarrera-irteerak Done Bikendi kaletik egingo dira eta ostegunetik ostiralera aldiz, Ibañez de Bilbao kaletik. Garajeetako sarrera-irteerak seinalistek erregulatuko dituzte.

Kalean mortero ibprimatuarekin konponketa-lanak egiteko okupatuko da bide publikoa.

Bihartik ostiralera ere, 09:30etatik 15:00tara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazioa etengo da Askatasuna etorbidean, o. Claudio Gallastegi eta Zamacola kaleen artean. Ordezko bideak o. Claudio Gallastegi, Santiago Aznar eta Urazurrutia izango dira.

Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa. 

Bukatzeko, 16:00etatik 19:00etara gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Goiko Torre kaleko 26. zenbakian. Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko hartuko dute neurri hau.