Udalberrik Avril mendian Gerra Zibileko hobi komunak topatzeko hondalanak egin nahi ditu

uriola.eus 2016ko ots. 23a, 11:41

Gerra zibilean gure hiria defendatu zuen batailoietako bat, Euzko Gudarostearen 59. batailoia hain zuzen ere, tropa frankistek eraitsi zuten 1937. urteko ekainaren 13an. Inguruko baserritarrek, erahilitako gorpuak hilobiratzea erabaki zuten Avril mendiaren lurretan.

1012.urtean, Gumersindo Jauregi, 'Gatzaren matxinada' bezala ezagutzen zen batailoiaren kapitaina zenaren senideek eskatuta, Aranzadi zientzia Elkarteak, aurretiko txostena aurkeztu zuen zeinetan bi ehorztokiren kokapena zehazten zen Avril mendian, Bilboko mugen barnean. Toki berean, aurrehistoriako aztarnak ere omen daude; besteak beste, dolmen bat eta honek indusketetarako zailtasuna suposatu arren, ez da ezintasuna. Izan ere, aurretik emandako kasuak aurkitzen ditugu bai Euskal Autonomi Erkidegoan bai Nafarroako Foru Erkidegoan. Beraz, nazioarteko giza eskubideak eta ondare historikoaren babesa bermatuz jokatu beharra daukagu.

Legediari dagokionez, indusketa proposamen honen helburua, giza eskubideen babesa da, batik bat, biktimen senideei begira. Proposamenak, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen araudiarekin bat egiten du eta hainbat naziok giza eskubideen urraketa kasuetan, hilobien indusketa eta ikerketarako ematen dituzten gomendioak jarraitzen ditu. Modu berean, euskal gobernuak aurkeztutako Bake eta Bizikidetza planak eta Memoria Historikoaren legearen babesa izango lituzke. Alde batetik, biktimen duintasuna aldarrikatzea eta biktimen senideei beharrezkoa den lasaitasuna eskaintzea dugu helburu; bestetik, historiaren berreskuratze zintzoa eta justua exigitzen dugu; eta azkenik, Bilbo, gure hiria, memoria historikoaren eredu gisa azaltzea. Azken finean, gure helburua, justizia, bizikidetza eta ordaintza bermatzea da, gure gizarteak, bidegabekeri hau ahaztu ez dezan.

Esan beharra daukagu, beste udal taldeekin hitz egin dugula euren babesa ziurtatzeko. Memoria historikoari dagokionez, adostasuna bilatu behar dugula argi daukagu.

 

 

Amaia Arenal Vidorreta. Udalberri-Bilbao en Comúneko zinegotzia.