Protokoloan neurri zehatzak bilduko dira eta hizkuntza eskubideak modu eraginkorrean aplika daitezen neurriak proposatuko ditu honek. 1996an Bartzelonan aurkeztu zen Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean oinarrituko da eta deklarazio hori nola aplikatu proposatuko du.
Martxoan aurkeztu zituen talde antolatzaileak protokoloaren irizpide nagusiak, eta oraingoan, Batzorde Zientifikoak ekarpen kualitatiboak egingo dizkio. Hala izanik, azkenik, abenduan Donostian Europako Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bileran aurkeztuko da.
Proiektuaren aurkezpena Baiona, Donosti, Gasteiz, Iruñea eta Bilbon ere egingo da. Azken honetan martxoaren 2an izango da 19:00etan, Kafe Antzokian. Hizlariak Paul Bilbao Kontseiluko kide eta Xabi Paya DSS2016EUko kidea izango dira.