Mieltxo Monfort kazetaria zendu da

uriola.eus 2016ko ots. 25a, 10:07

Argazkia: Bilbo Hiria Irratia

Bilbo Hiria Irratiko Ibaizabal magazinean gaur ez da Mieltxo Monforten ahotsa entzungo. Kazetaria goizaldean hil da. Doakiela besarkada beroa etxeko, lagun eta lankideei.

Minbiziak eraman du Mieltxo Monfort. Gaixo zegoen aspaldian eta hala ere lanean jarraitu du, besteak beste, Bilbo Hiria Irratian astegunetan Ibaizabal magazina zuzentzen. Gaur goizean zendu da Zenbat Gara elkarteko Xabier Monasteriok URIOLAri jakinarazi dionez. 

Irratiko lantaldeak grabatutako eduki batzuk eta musika emititzea erabaki du gaur. Goiza bilduta emango du lankide zuen Monforti agurra egiteko jarduerak prestatzen. 

Mieltxo Monfort (Hernani, 1952) eskarmentu handiko kazetaria zen. Azken urteetan Bilbo Hiria Irratian jardun da kazetari eta koordinatzaile gisa eta Arrosa Sarean eta Euskal Irratietan kolaboratzaile moduan. 

bilbohiria.eus