Badira pare bat hilabete Sestaoko Arcelor Mittal taldearen lantegia behin-behingoz itxi zutela. Horren aurrean, Bilboko Udalak manifestu bat idatzi du langileei babesa eskaintzeko asmoz. Une zailak bizi dituzte bertako langileek, eta horren aurrean Udalak eskatu egin dio enpresa zuzendaritzari has dadila Enpresa Komitearekin elkarrizketa prozesuan.
Elkarrizketa horren helburu nagusia, ahalik eta eragin txikiena izatea eta produkzioa ahalik eta azkarren berreskuratzea da, langileen baldintzak bermatuz. Langileei ere zuzendu da manifestuan, urteetan egindako ahalegina azpimarratuz, eta orain arte elkarrizketaren bitartez lortutako abantailak zorionduz.
Gizarte-erakunde eragileen esku hartzea
Euskal Herriko industria-proiektuak sendatzekotan, gehien bat eremurik kaltetuenak, gizarte-erakunde eragileen presentzia ezinbestekoa dela adierazi du Bilboko Udalak. Horregatik eskatu die Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru aldundiari eragile horiekin koordinatu daitezela.
Azkenik, manifestuan adierazitako laburpen eta eskaera gisa, Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Europar Batasunaren aurrean aldarrikatu dezatela Arcelor Mittal taldearen lantegiaren irekiera eta bestalde, energiaren prezioa merketu dezatela.
Bilboko Udalaz gain, EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-EE, PP, Udalberri eta Goazen Bilbaok sinatu dute adierazpena.