Gaurko kontzertuaren helburua euskal kantutegi zahar eta berrian dauden abestiak entzuleekin abestea da; Euskal Herrian euskaraz, Bizkaia maite, Anttoni eta Antton, Agure zaharra, Txantxibiri, Izarren hautsa, Lau teilatu, Nere herriko neskatxa maite, Azken agurraren negarra, Aberriaren mugak... Kantu guzti hauek Xabier Otaoleak moldatu ditu espresuki kontzerturako.
Abestien letrak pantaila batean proiektatuko dira, eta horrela ez da egongo ez abesteko aitzakiarik.
Musikari eta entzuleen arteko lotura egiteaz Josu Zarate arduratuko da. Zaratek berak abestuko ditu kanten letrak.
Garikoitz Mendizabal -zuzendaria-, Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier Garcia dira Bilboko Txistularien Bandako partaideak. 2004ko urtarrilean ekin zioten ibilbideari eta aurten ere hemen dira. Biharko kontzertuan, Mariano Santamaria piano-jotzaileak eta Amaiur Cajaraville kontrabaxu-jotzaileak ere hartuko dute parte.
Iluntzeko 20:00etan hasiko da Euskalduna Juregiko A3 Aretoan eta emanaldia guztiz doakoa izango da.