Bihartik hilaren 4ra bitartean, zirkulazioa tarteka eten eta espaloia zein aparkalekuak okupatuko dira Iturribide kaleko 121aren eta Fika kaleko 72aren artean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta lanek aurrea egin ahala aparkalekuak murriztuko dituzte eta hesiak jarri.
Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Era berean, bihartik hilaren 18ra bitartean, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Iturribide kaleko 117tik 122ra. Oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.
Kasu honetan, hornidura-sareko hodiak aldatzeko okupatuko da esparru publikoa.
Bihartik martxoaren 4ra ere, kalea tarteka itxi eta espaloiak zein aparkalekuak okupatuko dira Mazarredo zumarkaleko 15. eta 25. zenbakien artean. Kasu honetan ere, bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta lanek aurrera egin ahala, aparkalekuak murriztu eta hesiak jarriko dituzte.
Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Bukatzeko, bihartik eta martxoaren 4ra ere, kalea tarteka itxi eta espaloiak eta aparkalekuak okupatuko dira Santutxu kaleko 20. eta 36. zenbakien artean. Aurreko kasuetan bezala, hemen ere oinezkoek bidea libre izango dute eta hesiak jarriko dituzte aparkalekuetan. Beste behin, lorezaintzako mantentze-lanak egiteko hartuko da neurria.
Ur mozketa
Biharko 16:00etatik 19:00etara, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Lehendakari Agirreko 16tik 18ra bitarteko zenbaki bikoitietan.
Agirre Lehendakariaren etorbideko 18an ur-hartune bat konpontzeko kenduko da ura hain zuzen ere.