Udalak, atzo geroztik Zadorrako urez hornitu du hiria, Orduntetik ekarritako hornidura sarean iragazteak antzeman eta ura uhertu zirela ikusi ostean. Baina tarte honetaz gain, azken egunetako euri-jasa bortitzek, gaur goizean bertan Orduntetik datorren galeria 20 metro baino gehiago hondoratu dute eta zerbitzua bere horretan utzi eta, Bilbo Zadorreko urez hornitzen jarraitzea derrigortu dute.
Goizeko lehen ordutik, Udaleko langileak inguruan lanean ari dira. Udalak, Ur Partzuergoarekin batera, kalteak ebaluatuko ditu, beharrezkoa den ekintza plana martxan jartze aldera.
Denbora tarte honetan, Uriarentzako ur-hornidura Zadorrako urek bermatuko dute.